Páginas

miércoles, 18 de mayo de 2016

martes, 17 de mayo de 2016

KIROLTASUNA LANTZEN ETA AGRESIBITATEAREN KONTRAKO KANPAINA ESKOLA KIROLAN

Arabako Foru Aldundiak Eskola kiroletan  KIROLTASUNA ETA AGRESIBITATEAREN KONTRAKO KANPAINA BAT bultzatu du eta gure ikastetxeak, AMPA edo Guraso Elkartearen bitartez, biziki parte hartu du.
Futbito eta pelotako monitore eta jokalariek hiru ikastaroetan parte hartu dute, eta hemendik gure eskerrik beroenak bidaltzen dizkiegu, umorez eta gogoz egin dutelako.
Bestetik, kanpainaren bukaera bezala  Gasteizen antolatu zen  GINKANAn parte hartu zutenei ere eskerrak eman nahi dizkiegu (guraso, ikasle eta monitoreak).

Eskola kirola txapelketa hutsa baino gehiago izan dadila!!



jueves, 5 de mayo de 2016

Apirilaren 23an "Liburuaren Eguna" izan zen eta eskolan, ostiralean 22an ospatu genuen. Egun horretan ekintza desberdinak egin genituen hoien artean "Liburuen Trukaketa".