Páginas

miércoles, 16 de diciembre de 2015

Bulboen landaketa baratzan



DBH2 eta DBH3ko ikasleek plastika eta matematikako klaseetan, baratzako bulboen planifikazioa egin dute. Hasteko, landatu beharreko bulboei buruz informazioa jaso eta hurrengo aurkezpena prestatu zuten:



Ikasleak 3 pertsonako taldeetan banatu ziren eta diseinua egin zuten, estetika eta neurriak kontutan hartuz. 










Dena antolatu eta gero, baratzera joan ginen landatzera:













jueves, 3 de diciembre de 2015

Atzo, bihar eta etzi EUSKARARI eutsiI!


Ba al zenekien 1949. urtean ezarri zuela Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. eta guk, MENDIALDEA Ikastetxeko irakasleek eta ikasleek, ez dugu utzi nahi gaurko eguna ospatu gabe.
Egunean zehar ekintza asko egingo ditugu: ginkama, euskal kirolak, taillerrak... egun osoa jai giroan pasa nahi dugu.
Testu honen gainean euskararen omenez egin ditugun txartelak ipintzen ditugu.
Ez ahaztu 2015eko euskararen egun hau  euskaldun berriei eskeiniko zaie beraz, AUPA EUSKALDUN BERRIAK!
Ondo pasa eguna eta ez ahaztu euskaraz hitz egin.

martes, 1 de diciembre de 2015

BLOG BERRI BAT

Kaixo guztioi! Hemendik aurrera bigarren hezkuntzako ikasleek ingelesez egindako lanak ikusteko blog berri bat daukagu. BARNEKO BLOGEN atalean aurkituko duzue NUTS ABOUT ENGLISH izenean. Anima zaitezte eta bisita bat egin!